17.12.08

UNE. Hegalik gabe hegan.


UNE taldeak disko berri bat aterako zuela aurreratu nizuen duela gutxi eta gaur egun eskuragai daukagu.

Bigarren disko honekin lehenengoan somatzen zen kalitatea eta ikutu berezi hori handitu dute eta duda barik, ez bakarrik euskeraz baizik eta orokorrean, sasoi onenean dauden taldeen artean kokatu behar dugu UNE.

Aitor Uriarte-k berriro ere aurkezten digu bere ahots indartsua eta itxura ezberdinez beteta. Mutil honek ingelesez eta talde amerikar baten abestuko balu denonen ahotan egongo litzateke. Disko berrian ez dute pausu bat ematen ez, gutxienez bi edo hiru kilometro aurrera jo dute bere estiloan.

Gonbidatzen zaituztet rocka eta metala nahasten duten musikari hauei entzutera. Blog honetan "Loti ederra" abestia entzungai duzue eta hemen usten dizuet FNAC-en egin zuten akustikoko "Begiak itxita" abestiaren bideoa. Gozatu eta ez galdu pista talde honi.

No hay comentarios: