19.12.07

Olentzerori gutuna

Olentzero maitea:

Ez dakit zergatik baina azken egunetan gauza arraroak gertatzen ari dira hemen, Iruñean.

Orain dela pare bat egun udaletxearen web orrialdean sartu nintzenean oso triste agertu zitzaidan inkesta batekin topo egin nuen. Inkesta horretan agertzen zen galdera honela esaten zuen: “¿Quién prefiere que le deje los regalos para Navidad?” Eta hiru aukera zeuden: “Olentzero”, “Los Reyes Magos” eta “Papa Noel”. Ez nuen ezer ulertzen. Ez nekien zer esan behar nuen galdera horren aurrean, ez nekien zergatik aukeratu behar nuen hori, ez nekien zer gertatzen zen nire herrian bide bat edo bestea hautatu behar izateko.

Orain arte Erregeen edo zure opariak jasotzeko ondo portatu behar nintzela uste nuen, gero eskatu nahi nuena esaten hau bezalako gutun bat idatzi behar nuen. Baina inoiz ez dut arazo honen aurrean aurkitu nire burua, zenbait urteetan zu etorri zara, beste batzutan Erregeak eta askotan biak. Orain ez dakit zer egin behar dudan.

Ez dut nahi zu edo zure lagunen artean aukeratu behar. Nor maite dudan gehiago, aitite edo amama, galdetu didaten aldi guztietan ez dut erantzunik eman. Ezin dut. Orain berdin egingo dut.

Dena den zu trankil egon, ikusi nuen atzo gehienezko batek (%88) zu bozkatu zintuela. Ziur orain odol urdinezko lagunetan pentsatzen ari zarela, inkesta honek ofiziala bada beharbada haiek ezin izango dira Iruñan sartu, badakit ez diozula inori kontatuko esaten badizut negar tanta batzuk bota ditudala, pena handia ematen dit benetan, gainera, nola ekarriko dituzu zuk bakarrik lauron artean ekartzen zenituzten opari guzti horiek?

Baina gurasoek hau ez dela gauza ulertezin bakarra kontatu didate. Badirudi iaz Iruñeko alkateak zu kalera ateratzea ez zuela nahi. Bai, badakit arraro samarra dela baina egia da. Iaz, eta ez dakit aurten egingo duten ala ez, zuri ongi etorria emateko egiten den bezala zure itxura zuten panpinak kalejiran ateratzeko fidantza bat ordaindu behar zen. Ez da bidezkoa. Zergatik?

Nik nahi dudan gauza bakarra dena beti bezala jarraitzea da. Zure opariak jasotzea eta erregeenak ere. Bai, bai, badakit…”on-do por-ta-tzen ba-na-iz”. Eta hori izango da aurten nik eskatuko dudana: zu eta Erregeak beti bezala jarraitzea, lagunak izaten eta nahi duten neska-mutilen etxeetara opariak eramaten.

Musu handi bat,

Iruñea, 2007.eko abenduak 19

Edozein pertsona ez "kutsatu" baten sinadura jarri hemen

P.D. : Azken gabonetako beste gauza bat gogoratu dut: kalejira batean zure irudia barrote artean zegoen. Eta hor, kaiola barruan, eramaten zizuten herrian beti zirikatzen dauden horiek. Hori ere ez dut nahi berriz ikustea. Inork ez al zaitu bakean utziko?


Gutun honen arrazoia ulertzeko:

http://www.eitb24.com/noticia/es/B24_79882/a-pie-de-calle/DENUNCIA-Pamplona-vota-Olentzero-ayuntamiento-lo-volatiliza/


1 comentario:

Ramón dijo...

Sinceramente, no se yo si algún día se conseguira que algo quede sin politizar por parte de unos u otros. ¡Gran ejemplo estamos dando!
Que tristeza de mundo, joder!