27.12.07

Alboka jotzen ikasten ari naiz

Honi buruz oraindik ezer ez dizuedala esan uste dut. Ba bai, honentan ari naiz urritik hona. Aspalditik dator instrumentu honi diodan amodioa, nire nerabezarotik hain zuzen ere.

Dena hasi zen Exkixu rock talde euskaldunarekin. 15 urte nituela talde honen zenbait abesti deskubritu nituen eta berehala gustatu zitzaidan bere musika. Baina gero eta gehiago entzuterakoan haien abesti askotako soinu ezberdin eta berezi batek deigarri gertatu zitzaidan. Ez zen gaita bat baina batzutan zirudien, arraro xamarra zen nire belarri ez ohituentzako.

Azkenean bat ikusi nuen, taldearen argazki batean uste dut, baina geroago aurrez aurre kontzertu batean. Eta momentu horretan guztiz maitemindu nintzen.

Institutua amaitzerakoan sari bezala nire amak alboka bat oparitu zidan, ez nuen espero eta izugarrizko poza eman zidan. Ez neukan aitzakiarik, alboka jotzen ikasi behar nuen egunen batean. Eta egun hori orain heldu da, pilo bat urte geroago. Orain arte ez dut ez denborarik ez dirurik izan ikasteko, baina azken abuztuan zehar Leioako Udaletxeak urtero martxan jartzen dituen zenbait tailerren informazioa heldu zitzaidan etxera eta tailer hauen artean Alboka ikasteko bat zegoen, oso merkea eta erosoa ordutegiaren aldetik. Orain ala inoiz ez pentsatu nuen eta orain arte.

Momentuz lehenengo fasea gainditu dut, hau da, arnasa hartzen ikasten duzun fasea. Lastotxo eta ur botila batekin igaro dut lehenengo hilabete eta erdia. Nahiko gogorra izan da aspergarria izaten delako, ez duzu alboka hartzeko momentua ikusten, baina esfortzu pixka batekin lortzen da eta azkenik amak oparitutako alboka hartzeko prest nago eta horrela egin dut.

Esan behar oraindik ez dudala soinu atseginik lortzen, eta lortzen badut nahigabez izaten da egia esanda. Baina lehenengo ariketekin nabil eta ilusio handiarekin gainera.


Nire albokaren argazki batzuk uzten dizkizuet hemen:


1 comentario:

ENE dijo...

MOLATZEN!!! jejeje ;)

Ea egunen baten nere osaba, alboka jotzen entzuten dozun... ES UN ARTISTA!!!