29.11.07

LATZEN. Infernuaren barne barnean.

Eguna heldu zenean banekin berezitasun hori ikaragarria izango zela. Kafe Antzokian sartu eta gero nire gorputz osoan zehar zebilen urduritasuna handituz joan zen. Governors entremes bezala agertu ziren eta nahiko ondo jotzen zutela esan behar. Baina gau hartako plater berezia heltzear zegoen. Bat batean argi guztia amatatuta, bat batean intro bezalako musika bat airean…bat batean LATZEN!

Kontzertu itzela izan zen, urte asko atzera bota genituen han aurkitzen ginen askok eta orain dela hamar urte bezala gozatu genuen kontzertuarekin. Ez dakit nola azaldu hitzekin, gauza bat bakarrik esan nahi dut:

ORAIN URTZ!!!

ORAIN EXKIXU!!!

3 comentarios:

Aintza dijo...

oso berezia izan zen niretzat. batez ere nik ikusten nuen latzenen lehen kontzertua zelako, eta hurrengo astelehenean azterketa izan arren, ezin nuen galdu. 12 urtetara itzuli nintzen, nik latzen entzuten nuen garaira. primeran pasa nuen...

Aintza dijo...

por cierto, argazkietako bat hartu dizut fotologan jartzeko, ez zaizu inporta ezta? eskerrik asko!! muak!!

ENE dijo...

esto lo haces para q tod@s l@s k no pudimos ir nos muramos de envidia verdad??? jejeje ;)