25.10.07

LATZEN. Infernuko ateetan


Badirudi azken bolada honetan astroak era berezi batean biratzen dutela eta, honen ondorioz, ezineskoak ziruditen zenbait gertakizun errealitate moduan agertzen ari dira.

Duela hilabete batzuk Héroes del Silencio taldea eskenatokietara bueltatzen zela jakin genuen. Duela egun gutxi antzeko berri bat irakurri nuen, nahiz eta beste eskala batekoa izan niretzat lehenengoaren garrantzi bestekoa da.

LATZEN eskenatokietan dago berriro.

Bi diskarekin bakarrik trash-metal talde hau Euskal Herriko musikaren mito bat bilakatu zen. Arrakasta honen zergatia aurkitzea musika adituentzako utziko dut baina argi eta garbi dago talde honek lortutakoa ez dela askotan gertatzen.

Nire kudrilako lagun askorentzat LATZENen kontzertuetara joateak kilometro askotako bidaiak justifikatzen zituen, batez ere ikastolen jaietara joaten ginenean.

Orain, urte asko pasata, egun haietan bezain urduri jartzen naiz beraien abestiak berriro kantatu/oihukatuko ditudalako.

Infernuko ateetan aurkituko gara.



3 comentarios:

aintza dijo...

ni inoiz ez naiz haien kontzertu batera joan, txikia nintzelako oraindik garai hartan, baina oso gustoko nituen. gainera, nire ametsetako bat zen garai hartan, eta bada oraindik haien kontzertu batera joatea. antzokiko kontzertua heltzeko irrikatzen nago!!!

NaiD dijo...

Lotuta nago...

Ze ingo xu? Etxaixat!

Gabian billa
bagoiaz kalera
afaixa dauela
esan doskue ta.

Gure txosnan
danok saltsan
gaur be bai
bero girua!

Que grande!!! Por favor necesito que Urtz vuelva y hagan un concierto juntos!!!

Oskar dijo...

jo...Gogoratzen duzu Pasaiako Kilometroak?
URTZ
ExkixU
LATZEN