SEN taldea ezagutzeagatik Artzeren poesia aurkitu nuen. Gaur egun existitzen ez den taldeak bere hitzak askotan erebili zuen abestiei forma emateko. Ez daukat denborarik gehiegi hitzegiteko baina barkamenak eskatu behar ditut J.A.Artzeren ezaugarri nabarmen bat poemen aurkezpenen originaltasuna bait da baina ezin izan dut hemen itxuratu. Egunen batean bere poemaren bat eskaneatuko dut zer esan nahi dudan zuek ulertuarren.
Nahiz eta Artzeren poesia sakonegi ez azaldu gaurko hontan poema ugari irakurri ahal izango dituzue, hori bait da azalpenik argiena:
Hain du gozoa
udak itzala
hain gozo
neguak eguzkia
beude biak betikoz nigan.
Ederra bada herriagatik hiltzea
zein ederrago herriarentzat bizitzea
herriagatik
behar baita bizi
behar da irabazi
zugan dagoke
zugan datza
egia osoa
zugan eta oroan
oroan eta zugan
oroan
oroan datza
egia osoa
oroan eta zugan
zugan eta oroan
zugan
zugan dagoke
gurea den oroen egiaz
oroena den geure egiaz
jabetzen garenean
gureak esango du
hitz egiteko
astirik
ez beharrik dukegunean
zein ozena izango den
gure mintzoa
zure askatasunagatik
borrokatzen banaiz
kantatzen badut,
ez dut, urrikia dizudalako
kantatzen
ez.
ez eta zure malkoak
xukatzeagatik bakarrik
lurrak ura
eta sua
zuhaitzek haizea
harkaitzak uhinak bezala
neuk zu zoriontsu
libre behar zaitudalako baizik
zure askatasunean
zure zorionean ez ezik
ez baitut neurea
beste inun ikusten
Itsasoan sakonago
eta urdina ilhunago.
Itsasoaren sakona
barrentzerik
ez dut ukan
zu agertu aurretik,
zure begiak eneetan
pausatu dituzuino.
Ortziaren barrena
sakontzerik
ezin ukan dut
zure begiak eneetan
pausatu aurretik,
zure begietan eneak
murgildu ditudaino.
Ortzian barrenago
eta urdina argiago.
Eguzkiari badiozu atzea ematen,
itzala agertuko zaizu aurrean,
aurrean luzatuko itzala.
Geroztik itzala dukezu itzai:
hura nora, zu hara;
hura aurretik,
eta zu atzetik...
zeure itzalaren itzal bihurturik!
- “Bi puntuen artean,
Zein da biderik laburrena?”
- “Biderik ederrena!”
-“Eta, zein da biderik ederrena?”
- “Egiara daramana.”
Gauero itzaltzen da
gizakumea,
goizero bizten,
eta bien bitartean
amets du egiten.
Goizero bizten da,
gauero itzaltzen,
eta bien bitartean
amets bat du bizitzen.
Han, hik eta nik,
biok bat,
galdera bakar bat dinagu egingo,
eta erantzun bat bakarra jasoko:
- Nor zaitugu?
- Zu nauzu.
TXORIA TXORI
Hegoak ebaki banizkio,
nerea izango zen,
ez zuen aldeginen.
Bainan
honela
ez zen gehiago txoria izanen
eta nik…
txoria nuen maite.





menéame
del.icio.us
1 comentarios:
jo!!!! honek gogorarazten nau bolanteko arratsalde hori, liburua irakurtzen ibili nintzenean. irakurri nuena eta gaur irakurri dudana asko gustatu zait. ea noiz uzten didazun berriz liburu hori edo beste bat irakurtzeko bai? muxu bat!!
Publicar un comentario en la entrada