22.1.07

SEGI-k beti bezala segitzen du

Agian XXI. mendean gaude sartuta. Agian gizakiak arazoak konpontzearren erabiltzen dituen metodoak ez dira orain dela hiru mila urte erabiltzen zituen bezalakoak . Agian eboluzioa egia frogatu bat da.

Baina ez, agian ez. SEGIkoak haserretzen dira terroristak direla esaten dietelako. SEGIren erantzuna terrorismoa da. Eta gainera haien defentsari gisa betikoak agertzen dira baina behin eta berriro erasotuak izan direnak ere, Estokolmo sindromearen preso bihurtuz eta ados ez gaudenei faxismoaren entseina eskegi nahian. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako blogean irakurtzen diren gauza batzuk arretaz irakurri arren astakeriak direla pentsatzen jarraitzen dut. Ulertezina egiten zait.

Orain dela gutxi espainar politika hankaz gora zegoela esaten nuen, orain gizarteak bide berdina hartu nahi duela dirudi. Ni hortik ez noa, sentitzen dut. Bide okerra hartzearen arriskuari ekingo diot.

Gaur egungo pariak besteoi paria bezala tratatzen gaituztenak direla aitortu behar izango dut.

1 comentario:

.NaiD. dijo...

Guztiz Adoz!!