26.1.07

Nire iritzia, besteena ere bai

En www.konpondu.net Iñigo ha expuesto mi opinión sobre el caso De Juana mejor de lo que yo lo hago incluso así que copio aquí lo que él ha escrito, que es precisamente lo que yo quiero decir:

Nire iritziz, guztiok dugu autokritika egiteko beharra. Beti iruditzen zaigu gure iritzia zentzuduna eta arrazoian oinarritutako bakarra; besteena, berriz, lelokeria, eta irrazionala. De Juanaren kasu honetan badira hiru gauza argi eta garbiak. Lehena, De Juanak bere zigorra bete zuela, duela pare bat urte. Beste kontu bat izango da 25 pertsona hiltzeagatik 18 urte bakarrik betetzea bidezkoa den ala ez, baina legeak hala zioenez, ezin daiteke besterik espero. Bigarrena, eta hemen dator ezker abertzaleek egin beharko luketen onarpena, gose greban egoteagatik ezin dela norbait espetxetik atera (bere pena oraindik bete ez badu behintzat). Bestela, ezinbestez, preso guztiek gauza bera egingo lukete. Bere erantzunkizunarekin hasi eta amaituko duen zerbait da. Hirugarrena, bi iritzi artikulo idazteagatik (gogor samarrak baina iritzi artikuloak azken batean) 12 urteko zigorra ezartzea guztiz bidegabea dela. Bestela, zenbat urte egin beharko lukete gartzelan Madril aldeko hainbat kazetarik? Hortaz, nire iritziz,planteamenduan dago arazoa: De Juanak ez luke kalean egon behar gose grebaren eraginez hilzorian dagoelako. Azken batean, inork ez dio eskatu gose greba hori hasteko. De Juanak kalean egon beharko luke egindakoagatik ordaindu duelako, eta gose greba (ez dezagun ahaztu), hori zalatzeko bide bat izan da. Egindako 25 hilketengatik zigor txikia jaso eta haundiagoa bilatzen saiatzea, horretarako 2 artikulotan oinarrituz, ez da legezkoa estatu demokratiko batetan. Bide batez, bi artikulotako bakarra irakurri dut nik, eta esan behar dut ez zitzaidala horren gogorra iruditu. Ez dakit bestea nolakoa izango den, baina okerragoak idazten dituzte batzuk beste egunkari batzutan.

Iñigo.

2 comentarios:

.NaiD. dijo...

Ni ere guztiz adoz nago Iñigok esandakoarekin. Ez ditut artikuluak irakurri baina ez dut uste gauza bera denik IRITZI artikulu bat idaztea gauza "txarrak" esanez edo 25 pertsona hiltzea, eta jarritako zigorrak oso parekoak dira. Eta gainera ez dira edozein arikulu Iritzi arikuluak dira...

Beno laburtuz, guztiz adoz nagoela Iñigok esandakoarekin.

Anónimo dijo...

entiendo a medias lo que dice ese hombre ahí, pero solo vengo a decir que leyendo esa página, uno sabe por qué ETA sigue existiendo después de tantos años